XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskintza.

- Erri apala Zeuk askatu dozu, Jauna, baita arruen begiak beeratu be; izan be, Zeu izan ezik.

Jauna, nor Jaungoiko?.

Opari-otoitza.

- Eskiñi doguzan oparigaiok garbitu gagiezala, Jauna, ta guganako zure errukia emon daiskuela beti.

Amaibagako.

Kanon-aurrea: Garizumakoa, 452 orri.

Jaunartzerakoa.

- Jaunak, Lazaro'ren arrebak illobi-ondoan negarrez ikusirik, Berak be negar egin eban judarren aurrean, eta deadarrez esan eban: Lazaro, urten ortik; eta urten egin zan, oin-eskuak lotuta, lau egun zirala ilda egoana.

Azken-otoitza.

- Artu dogun Eukaristi onek, Jauna, garbitu gaizala beti gure pekatuetatik, eta zaindu gagizala gaitz guztietatik.

Amaibagako.

Erriaren alde.

- Otoitz egin daigun.

- Makurtu buruok Jaungoikoaren aurrean -.

Eiguzu, arren, Jaungoiko alguztidun orrek!: geure argaltasuna ezaguturik, zeure indarrean itxaroten dogun ezkero, zure errukiak poztu gaizala beti.

Amaibagako.

GARIZUMAKO LAUGARREN ASTEKO LARUNBATA.

3'gn. mailla.

- Ubelez.

Sarrera.

- Etorri zaiteze uretara, egarri zareenok, diño Jaunak; eta dirurik ez daukazuenok be, etorri ta edan egizue pozez beterik.

- Ps. Aditu egizu nire legea, ene erri; makurtu zuen entzumena nire agoko itzetara.

- Aintza.

Otoitza.

- Gure oneraspenaren zaletasuna, onurakorra izan bekigu, Jauna, zure graziaren bidez: gure barauok zeure errukiari gogoko ba'yakoz bakarrik egingo dauskue on-eta.

Amaibagako.

Irakurgaia (Isaias. 49, 8 15).

- Auxe diño Jaunak: Aldi egokian entzun zendudazan, eta osasun-egunean lagundu.

Zaindu ta neure erriaren bitarteko egin zendudazan, lurra barriztu zengian eta solo galduen jabe izan zeitezan; azpiratuai esan zegien: Urten ortik; eta illunpean bizi zeitezanai: Etorri argitara.

Bideetan jana izango dabe, ta ibar guztietan larra ugari.

Ez dabe ez goserik ez egarririk izango;(...).